Artea
Chillida-Leku irekitzeko
Erakundeek azken proposamena luzatu diote Chillida familiari
Chillidatarrek museoa eta arte bilduma saldu nahi dute baina erakundeek argi utzi dute egoera ekonomiko honetan ezin dutela inolaz ere erosi.
-
Chillida Leku Foto: EITB
Chillida familiak zein instituzioek helburu bera dute, baina orain arte ez da akordiorik izan. Chillida-Leku zabaltzeko bilera egin dute instituzioek eta chillidatarren abokatuek, eta aurrekoan egindako proposamen bera egin diete. Orain, familiak du hitza.
Azken aukera bezala iragarri dute erakundeek bilera, aurrekoan adostasunik gabe azaroan irten ondoren. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundiko kultura diputatua izan dira batetik eta Chillida familia ez da agertu, ordezko abokatu bi bidali ditu.
Erakundeek aukera berria eman diete: museoa kudeatzeko prest daude erakundeak hitzarmen bati esker. Xehetasunak lotzear leudeke.
Erakundeek lehen bait lehen jakin nahi dute Chillida familia gogoz eta prest dagoen museoa uda aurretik ekainerako zabaltzeko.
Abokatuak familiari esan eta lehen baitlehen erantzuteko eskatu dute. Aferak jarraia izango du. Gogoan izan Chillidatarrek museoa eta arte bilduma saldu nahi zutela baina egoera ekonomiko honetan erakundeek ezin dutela inolaz ere erosi argi utzi dute eta ate berria zabaldu dute Eduardo Chillida hil zela 10 urte betetzen direnean museoak berriro ateak ireki ahal ditzan.
Chillida familiak zein instituzioek helburu bera dute, baina orain arte ez da akordiorik izan. Chillida-Leku zabaltzeko bilera egin dute instituzioek eta chillidatarren abokatuek, eta aurrekoan egindako proposamen bera egin diete. Orain, familiak du hitza. Azken aukera bezala iragarri dute erakundeek bilera, aurrekoan adostasunik gabe azaroan irten ondoren. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundiko kultura diputatua izan dira batetik eta Chillida familia ez da agertu, ordezko abokatu bi bidali ditu.Erakundeek aukera berria eman diete: museoa kudeatzeko prest daude erakundeak hitzarmen bati esker. Xehetasunak lotzear leudeke.Erakundeek lehen bait lehen jakin nahi dute Chillida familia gogoz eta prest dagoen museoa uda aurretik ekainerako zabaltzeko.Abokatuak familiari esan eta lehen baitlehen erantzuteko eskatu dute. Aferak jarraia izango du. Gogoan izan Chillidatarrek museoa eta arte bilduma saldu nahi zutela baina egoera ekonomiko honetan erakundeek ezin dutela inolaz ere erosi argi utzi dute eta ate berria zabaldu dute Eduardo Chillida hil zela 10 urte betetzen direnean museoak berriro ateak ireki ahal ditzan.