Artea
Antzezlana
'Amanda TeVe', telebista zoratuta dago
Las Txirenitasek lan berria aurkezten du. Umorez jositako antzezlana da eta telebista mundua du ardatz.
Bilboko Las Txirenitas antzerki-taldeak umorez jositako lana estreinatuko du bihar Bilbon. 'Amanda TeVé' du izena eta telebista kate bat buruzko istorioak kontatzen ditu.
Oraingoan ere, telebista izango dute ardatz, egunerokoari umorearekin kritika egiteko, eta taldea osatzen dute sei aktoreek diotenez, algara bermatuta dago.
Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martínez, Yolanda Martínez, Vito Rogado eta Maribel Salas. Alegia, Las Txirenitas taldeko seikotea berriro ere BBK aretoko taulara, iaz aurkeztutako antzezlanaren 'Amanda TeVé' pertsonaia ardatz hartuta, telebista irauliko baita.
Horrela, egunerokoari buruz arituko dira, esaterako, elkarrizketa saioan amabirjinak elkarrizketatuz. Loli askoreka, Bilboko Begoña ama izango da.
Bihar estreinaldia, arratsaldeko zortzietan eta igandea bitarte egongo da 'Amanda TeVé' antzezlana, Bilboko BBK aretoan.