Itxi

Artea

Saria

Asier Sanzek World Humor Awards saria irabazi du Trump txuleta batean irudikatzeagatik

N. V. | EITB Media

Bilbotar karikaturagileak Parman, Italian, lortu du aintzatespen hori.

1:20
Trump. Irudia: EITB Media

Asier Sanz euskal karikaturagileak Karikatura Pertsonalen saileko lehen saria irabazi du World Humor Awards Parman (Italia) egiten den txapelketaren seigarren edizioan, txuleta batez egindako Donald Trumpen collage-karikatura bategatik.  

Salsomaggiore hirian egiten den topaketa honetara mundu osoko karikaturagileak gonbidatzen dituzte, eta aurten 75 herrialdetatik iritsitako 250 artistak hartu dute parte.  

'Trump', Asier Sanzen lana

'Trump', Asier Sanzen lana. Argazkia: Efe.

Lan sarituari buruz, Sanzek esan du Trumpen aurpegia txuleta batean egin zitekeela irudikatu zuela eta sei hilabetez ibili zela harategi eta supermerkatuetan bila, azkenean forma egokia zuen txuleta aurkitu zuen arte. Orduan, profila irudikatu zuen, labana batez.

Honakoa ez da izan AEBko presidente ohia Asier Sanzen inspirazio iturri izan den lehen aldia, nolanahi den; aurretik ere irudikatu du. 2018an, Trumpen collage bat egin zuen mortadela, banana bat, txorizoa eta paper zurruna erabiliz, Tapas espainia aldizkarian argitaratzeko; irudi horrek oihartzun handia izan zuen sare sozialetan, eta "Fake Views? The Donald Trump Book covers" liburuaren azalerako aukeratu zuen Ben Arogundade britainiar idazleak akabuan.

'Fake Views? The Donald Trump Book covers'

'Fake Views? The Donald Trump Book covers'