Itxi

Artea

Erakusketa

Anselmo Guinearen lehen erakusketa monografikoa, Arte Ederren Museoan

85 lan biltzen ditu, erdiak orain arte ikusi gabekoak eta gehienak bilduma pribatuetatik utziak.

02:03
Anselmo Guinea, Bilboko Arte Ederren Museoan

Hurrengo maiatzaren 20ra bitartean ikusgai izango da ikusgai Anselmo Guinearen lanari eskainitako lehen erakusketa monografikoa, Bilboko Arte Ederren museoan. 85 lan izango dira ikusgai, erdiak orain arte ikusi gabekoak eta gehienak bilduma pribatuetatik utziak.

Mikel Lertxundi komisarioak erakusketaren aurkezpenean esan duenez, zaila izan da hainbat lan aurkitzea, aurkeztu dituztenetatik bakarrik 30 instituzioenak direlako.

"Anselmo Guinea. Modernitatearen jatorriak euskal pinturan" du izena erakusketak eta margolanak ditu ikusgai, txikiak zein tamaina handikoak. Akuarelak, marrazkiak, eskuz idatzitako lau eskutitz eta zortzi ilustrazio ere ikus daitezke Bilboko Arte Ederren museoan.

Ordena kronologikoa du erakusketak, Guinearen bizitza -Erromara eta Frantziara egindako bidaiek eta Bizkaian izandako egonaldiek markatuta- ibilbide artistikoarekin batera doa. 

Bere lana zelaian oinarritzen da, baina Bizkaiko industrializazioko protagonistetako batzuekin kontaktuan sartzen da, Ramon de la Sota, kasu. Horrela, Ibaiganeko beiratea egiteko enkargua jaso zuen, gai berriei atea irekiz, Abrako estropadak, adibidez.

Bilboko Arte Ederren museokoa, Guinearen inguruan egiten den lehen erakusketa monografikoa ("zorroztasunarekin eta zabaltasunarekin") da, Javier Viar museoaren zuzendariak jakinarazi duenez. "Luzaro itxaron" duten erakusketa da, zuzendariak azaldu duenez.