Itxi

Artea

Jaialdia

Kale artea loratu da Baionan

A. L. | Euskadi Irratia

Points de Vue kaleko artearen jaialdia antolatu du Spacejunk artegunean, bosgarrenez. Urruña, Hendaia eta Donapaleura ere iritsiko da aurten.

  • Point de Vue jaialdiaren 2019ko edizioa

    Point de Vue jaialdiaren 2019ko edizioa

Kale arteko piezak berriz loratuko dira Baionan urriaren 24ra arte, Points de Vue kaleko artearen jaialdiari esker. Abian da, era ofizialean, Spacejunk espazioak antolatzen duen jaialdiaren bosgarren edizioa, eta aurten Baionara ez ezik beste herri batzuetara ere iritsiko da: Rouge artista Urruñan arituko da Mr Sortu Hendaian eta Taquen madrildarra Donapaleun.

Aurrekoetan bezala, oihartzuna izango du jaialdiak, gainera. 2017an, esaterako, San Espiritun egindako lan batek mundu lan onenaren saria jaso zuen.

Urriaren 24ra arte iraungo du jaialdiak.