Itxi

Artea

Erakusketa

Indalecio Prietoren lana eta nortasuna, erakusketa batean

Prietoren bizitzako hainbat irudi, dokumentu eta objektu bildu dituzte Bilboko Zabalguneko plazan. Eibarrera joango da datorren hilean.

01:14
Indalecio Prieto hil 50 urtetan, erakusketa egin dute Bilbon

Aurten 50 urte dira Indalecio Prieto politikari sozialista hil zela, eta Bilbok haren lana eta nortasuna gogoratuko ditu erakusketa batean. "Indalecio Prieto euskal politikandu izena eta bere bizitzaren berri eman digu, Asturiasetik Bilboko heldu zenetik, Mexikon hil arte.

Indalecio Prieto ume heldu zen Asturiasetik Bilbora, eta hiriburu honetan egin zen gizon eta politiko ezagun. Eta haren bizitzak eta politikagintzak ez zuen atsedenik izan harik eta erbesteraturik Mexikon hil zen arte.

Linotipista, kazetari, zinegotzi Bilboko udalean, Madrileko Gorteetan diputatu, Gerra aldiko gobernuan ministro, euskal sozialisten artean nagusitu egin zen joera prietista sortu zuen.

Demokrazia eta justizia soziala ziren bere jomuga nagusienak. Eta Beti bere azken arnasa arte Bilbo zuen gogoan.
Ricardo Miralees. Herrimin horrekin hil zen Bilbori buruz amaitu ezin izan zuen artikulu bat idazten.

Erakusketan Prietoren bizitzako hainbat irudi, dokumentu eta objektu biltzen ditu. Bitxikeria legez: Unamunok Salamancatik idatzi zion eskutitza, euskal estatutua abian jartzeko 1931an idatzi zuen dokumentua, edo buruan janzten zuen txapela. Gerra aldikoak ere: Gernika Bonbardaketako Junker hegazkinen maketak edo Gernikan bota baina lehertu ez zen bonba su-eragile bat.

Gaur Bilbon irekitzen da Zabalguneko Plazan, eta Eibarrera joango da datorren hilean.