Artea
Moda
Guggenheimek diseinatzaile bizkaitarrekin ospatuko du 15. urteurrena
Ailantok, J+G-k, Miriam Ocarizek, Mercedes de la Mercedek eta Ion Fizek museoan inspiratutako kamiseta esklusiboak egin dituzte.
-
Guggenheim museoaren 15. urteurrena ospatzeko kamiseta. Argazkia: EITB
Bizkaiko bost diseinatzailek beste horrenbeste kamiseta esklusiboak egin dituzte, Bilboko Guggenheim museoa oinarri hartuta. Horrela, Arte garaikideko zentruaren 15. urteurrenarekin bat egin nahi izan dute.
Ailantok (Aitor eta Iñaki Muñoz anaiek sortutako marka), J+Gk (Juana Ruizek eta Garbiñe Urdanpilletak sortua), Miriam Ocarizek, Mercedes de la Mercedek eta Ion Fizek kamiseta bana sortu dituzte.
Egin duten lana erakusteko egindako aurkezpenean azaldu dutenez, artista bakoitza bere lana inspiratzeko modu ezberdinak aurkitu ditu, baina guztiek dute amankomunean museoaren ezaugarri berezietako bat hartu dutela.
Museoaren dendan eskuratu daitezke kamisetak eta baita bertako webgunearen bitartez ere. 15. urteurrenaren oroigarri ezinhobea da Juan Ignacio Vidarte museoaren zuzendariaren arabera.