Artea
Erakusketa
Vasarelyren arte optikoa, Bilbon
Erakusketan, 30 margolan jarri dituzte, Lahumière Frantziako galeriatik eta bilduma pribatutatik ekarriak. Margolanak Bilboko BBK Aretoan egongo dira ikusgai, maiatzaren 5era bitarte.
-
Martinne Soria eta Gorka Martínez, Vasarelyren margolan baten aurrean. Argazkia. EFE
Victor Vasarely arte optikoaren artista nagusienetakoaren erakusketa BBK Aretoan egongo da ikusgai, maiatzaren 5era bitarte. Erakusketan 30 margolan paratu dituzte, Lahumière Frantziako galeriatik eta bilduma pribatutatik ekarriak.
“Op-art” izenaz ezagunagoa den mugimendu artistikoaren sortzaileetako bat da Vasarely. Mugimendua XVIII. mendeko 70eko hamarkadan izan zen nagusi; kolore eta forma aldaketen bidez ilusio optikoak sortzean datza.
Vasarelyk informatikak eguneroko bizitza “inbadituko” zuela aurreikusi zuen eta ideia hori bere lanetan islatzen da. Margolan askotan, gaur egun ordenagailu bidez egiten diren simulazioak ikus daitezke.
Arte mota hau jende gehienari helarazteko eta “lan bakarraren ideia” desmitifikatzeko asmotan, Vasarelyk museo didaktiko bat sortu zuen 1970ean eta 1976an: Vasarely Fundazioa.