Itxi

Artea

Museoa

Guggenheimen txoko izkutuak, agerian

'Guggenheim+' ekimen berritzaileari esker, museoaren txoko guztietan izateko aukera izango dute bisitariek.

01:30
Guggenheim museoa barrutik ezagutzeko aukera izango da aurrerantzean

Guggenheimek 'Guggenheim+' ekimena aurkeztu du. Museoaren atzealdean sakontzeko aukera eskaintzen du eta baita erakusketa bat nola antolatzen den hurbil-hurbiletik ikusteko aukera ere. Nerua jatetxearen proposamen gastronomikora hubiltzeko aukera ere eskainiko du ibilbideak.

Basquetorren lankidetzarekin antolatu dituzte bisitak, "Top Euskadi Esperientziak" programaren bitartez.

Museoko iturrien arabera, esperientzia bidaiak adin guztietako bisitariak onartzen ditu (12 urtetik aurrerako umeak) bi ordu eta erdiko ibilbidean. Erakusketa bat sortzen den espazioak ezagutzeko aukera ematen du eta artelan baten jatorritik aretoetara egiten duen bidaian murgilduko ditu bisitariak. Artea eta bere testuingurua modu ludiko batean ezagutu daiteke 'Guggenheim+' ekimenarekin.

Bisitariak Nerua jatetxearen abangoardiazko gastronomiara hurbildu ahal izango du (Michelin izar bat eskuratu du) eta Josean Alijaren goi-mailako sukaldaritzan murgiltzeko aukera izango du, bide batez.