Artea
Erakusketa
Desagertuen miseriak Okendon, Gervasio Sanchezen begietan
Gerra zibileko desagertuak alfonbra azpian ezkutatu direla, politikarien adore eta etika falta salatu du ozen, eta familien esku utzi du hobiak topatzea.
Gervasio Sanchez argazki kazetari ospetsuak 'Desagertuak' erakusketa ibiltaria ekarri du Donostiara. Gerra eta gatazka guneetan indarrez egiten diren desagerpenen gaia islatu du eta Okendo Kultur Etxean dago ikusgai.
Gervasio Sanchezek beti erabili du argazkia eta hitza gatazketako biktimen alde salaketak oihukatzeko. Ortega y Gasset saria jasotzerakoan salatu zuen Espainia dela seigarren arma egilea.
Gatazka armatuetan espezializatu da azken hamarkadan desagertu ezberdinak bilduz Salvador, Guatemala, Txile, Argentina, Kolonbia eta Peru, Bosnian, Iraken, Camboyan eta baita Espainian.
Gerra zibileko desagertuak alfonbra azpian ezkutatu direla, politikarien adore eta etika falta salatu du ozen, familien esku utzi da hobiak topatzea.
5300 atera dituzte, milara ez dira iristen identifikatuak ordea.Bosniarekin alderatu du Svrenitzan urtero uztailaren 11 identifikaturiko gorpuak familiei ematen jarraitzen dute. Biktimak desagertuen familiak ere badirelako.
Tortura eta desagerpen zentroak, gorpuzkien biltokiak eta biktimen senitartekoen testigantza pertsonalak erakusten ditu. Memoria,egia eta justizia, hiru hitz konzientziak astinzteko eta kazetariei busti gaitezela esateko amnesiaren kontrako antidoto modura erabiltzen du argazki kazetaritza.
Gervasio Sanchez argazki kazetari ospetsuak 'Desagertuak' erakusketa ibiltaria ekarri du Donostiara. Gerra eta gatazka guneetan indarrez egiten diren desagerpenen gaia islatu du eta Okendo Kultur Etxean dago ikusgai. Gervasio Sanchezek beti erabili du argazkia eta hitza gatazketako biktimen alde salaketak oihukatzeko. Ortega y Gasset saria jasotzerakoan salatu zuen Espainia dela seigarren arma egilea.Gatazka armatuetan espezializatu da azken hamarkadan desagertu ezberdinak bilduz Salvador, Guatemala, Txile, Argentina, Kolonbia eta Peru, Bosnian, Iraken, Camboyan eta baita Espainian.Gerra zibileko desagertuak alfonbra azpian ezkutatu direla, politikarien adore eta etika falta salatu du ozen, familien esku utzi da hobiak topatzea. 5300 atera dituzte, milara ez dira iristen identifikatuak ordea.Bosniarekin alderatu du Svrenitzan urtero uztailaren 11 identifikaturiko gorpuak familiei ematen jarraitzen dute. Biktimak desagertuen familiak ere badirelako. Tortura eta desagerpen zentroak, gorpuzkien biltokiak eta biktimen senitartekoen testigantza pertsonalak erakusten ditu. Memoria,egia eta justizia, hiru hitz konzientziak astinzteko eta kazetariei busti gaitezela esateko amnesiaren kontrako antidoto modura erabiltzen du argazki kazetaritza.