Itxi

Artea

'Condé Nast Traveller'

San Telmo Museoa, 2012ko Berrikuntza eta Diseinu sarietan izendatua

Erreakzioa

Eraikinaren zabalkuntza 2012ko kultura arloko diseinu onenen artean kokatu du 'Condé Nast Traveller' aldizkariak.

  • San Telmo Museoa, 2012ko Berrikuntza eta Diseinu Sarietan izendatua

    San Telmo Museoa, 2012ko Berrikuntza eta Diseinu Sarietan izendatua. Argazkia: Donostia Kultura.

San Telmo Museoko zabalkuntza, Nieto Sobejano arkitektoen lana, 2012ko kultura arloko diseinu onenen artean kokatu dute Condé Nast Traveller aldizkarian, Berrikuntza eta Diseinua Sarien seigarren edizioari begira.

Aldizkari horrek urteko diseinu onenen zerrenda bat egiten du, besteak beste jasangarritasun, garraio eta kultura arloak oinarri hartuta.

Zerrenda aztertu ondoren, onenen hautaketa egin ohi du epaimahaiak, eta horiek dira gerora publikoak bozkatu ahal izaten dituenak.

Aldizkariaren maiatzeko zenbakian, Diseinu eta Berrikuntzari buruzko gehigarrian, agertuko dira zerrenda horretako eraikinak.

Irabazleek maiatzaren 22an ospatuko den ekitaldian jasoko dituzte sariok.