Itxi

Artea

Erakusketa

'Margarita', Idiazabalgo protagonista

Erakusketa honek Sara Gomez argazkilari profesionalaren amonaren eguneroko bizitza islatzen du.

01:35
Amonen garrantzia, Sara Gomez argazkilariaren erakusketa batean

Idiazabalgo udaletxean amonen eguneroko bizitza islatzen duen erakusketa eta omenaldia zabaldu dute. Sara Gomez argazkilari profesionalak egin du eta “Margarita” jarri dio izena, Amezketan duen amonaren izena, hain zuzen ere.

Gomezek ateratako 14 argazkik osatzen dute erakusketa. Margaritaren eguneroko bizitza islatu nahi du bertan. 89 urteko bere amonaren bizimodua etxean dituen oroitzapenekin tartekatzen du, nolakoa den eta nolakoa izan den erakusteko.

Sara Gomezek badu jada beste lan bat buruan: iraganeko eta egungo baserritarrei buruzko argazkiak ateratzea lehena eta oraina bat eginez, gertuko gauza txikiei garrantzia emateko.