Artea
Apirilak 26
10 urte bete ditu Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museoak
Erredakzioa
Ate irekiko jardunaldia ez ezik, Urgencia dokumentalaren aurkezpena, Fernando Castrok eskainiko duen ‘Guernica’ hitzaldia eta Gonzalo Tejadaren kontzertua ere antolatu dituzte.
-
10 urte bete ditu Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museoak
Apirilaren 26an hamar urte bete dira Gasteizko Artiumek, Arte Garaikideko Euskal Museoak, ateak ireki zituela. Hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun osorako.
Hasteko, 11:00etatik 21:00etara, ate irekiko eguna egingo dute, etenik gabe.
19:30ean, Urgencia, Beatriz Amondarainek ‘Denbora eta premia (Guernica)’ erakusketari lotuta dagoen dokumentala, aurkeztuko du. Harekin batera Fernando Castrok ‘Guernica’ hitzaldia eskainiko du.
Gonzalo Tejada Septet proiektuak, Gonzalo Tejada musikariak gidatzen duen taldeak, “Jazza soken kontra” emanaldia eskainiko du, 21:30ean Plaza aretoan. Bertan, jazz hirukote bat, tartean Iñaki Salvador pianista dagoela, izango da, eta BOSeko musikariek osatutako soka laukote bat batuko zaio horri.