Itxi

Artea

Saria

Antonio Lopez, 2012ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria

Epaimahaiko kide guztien adostasuna lortu du. Nafarroako Gobernuak ematen duen sari honek kulturaren munduari lotutako pertsona edo entitateen ibilbidea aitortzea du helburu.

00:25
Antono Lopez, 2012ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria

Antonio Lopez Garcia margolariak (Tomelloso, 1936) eskuratu du 2012ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria, epaimahaiko kide guztien adostasunaz. Nafarroako Gobernuak ematen duen sari honek kulturaren munduari lotutako pertsona edo entitateen ibilbidea aitortzea du helburu.

Antonio Lopezekin batera, beste hauek izan dituzte 25.000 euroko saria lortzeko hautagai: Luis Bacaicoa Martich (musikagile eta organo-jotzailea), Jesus-Rodrigo Bosqued Fajardo (ikertzailea), Flamarique ahizpak, Jose Maria Goicoechea Aizcorbe (musikagilea), Pedro Lozano (kazetari, idazle eta irakaslea) eta Cesar Oroz Martija (umorista grafiko eta marrazkilaria).

Margolariak hainbat sari eskuratu ditu jada, besteak beste, Arteen Asturiasko Printzea saria (1985).