Itxi

Artea

Erakusketa

Antoni Tàpiesen 'Obra grafikoa' ikusgai

40 piezak osatzen dute, eta Okendo, Aiete eta Ernest Lluch kultur etxeetan egongo da.

  • Antoni Tapiesen erakusketa Donostian. Argazkia: EiTB

    Antoni Tapiesen erakusketa Donostian. Argazkia: EiTB

Antoni Tàpiesi eskainitako erakusketa ikusgai egongo da Okendo, Aiete eta Ernest Lluch kultur etxeetan uztailaren 28ra arte. "Obra grafikoa" erakusketa GACMAk sortu du, eta Antonella Montinaro izan du komisario. XX. mendeko artista garaikide handienetako baten lanaren alderdi nagusiak jendeari erakustea du helburu.

Jatorrizko obra grafikoaren 40 piezak osatzen dute erakusketa, hiru gai tematikotan banatuta: Antoni Tàpies grabatzailea (Okendon, ekainaren 30era arte), eguneroko objektuak (Aieten, uztailaren 4a bitarte) eta idazkera (Ernest Lluch Kultur Etxean, uztailaren 2tik 28ra).

1923an Bartzelonan jaiotako artista XX. mendeko pinturan erreferenteetako bat izan da, bereziki gerraondoko arte abstraktuan. Familia burges eta jantzi batean jaio zen, eta Tàpieseko markes izendatu zuten 2010ean, arte plastikoei egindako ekarpenagatik. Ikasketak albo batera utzi zituen margolaritza jorratzeko, eta 40ko hamarkadan hasi zen bere lanak erakusketetan biltzen. 2012ko otsailaren 6an hil zen, Bartzelonan, 88 urte zituela.