Artea
Kongresua
Tolosa bere lekuaren bila munduko txotxongiloen elitean
Gipuzkoako udalerriak Txotxongiloaren Munduko Kongresu eta Jaialdiaren egoitza izan nahi du 2016an, Donostiarekin batera. Erabakia datorren ostegunean hartuko dute Txinan.
-
Donostiako eta Tolosako ordezkariak. Argazkia: EITB
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, TOPIC eta Donostia 2016 Fundazioa elkartu dira 2016an Txotxongiloaren Munduko Kongresu eta Jaialdiaren egoitza izateko. Aurten Txinako Chengdun ospatuko dute kongresu hori datorren astean eta bertan erabakiko dute zein herri hautatu, lau urte barru egingo den batzarrerako.
Hiru ziren hautagaiak baina orain egun batzuk Finlandiako Oulu herria erretiratu eta gero, bi geratu dira lehian, Tolosa-Donostia eta Errusiako Ekaterimburgo. Tolosa-Donostia hautagaitzaren alde egiteko joango dira datorren astean Chengdura, UNIMA Elkarteko, Jaurlaritzako, Etxepare Institutuko, Tolosako alkatetzako eta Donostia 2016ko ordezkariak ilusioz prestaturiko programa interesgarri batekin, Igor Otxoa Donostia 2016ren proiektu zuzendariaren esanetan.
Alzoko Handia Topic lantzen ari den proiektua da eta hori bezala gero ibiltari izango den “Politxinela bideak” erakusketa prestatzen ari dira, Donostiarekin kultur hiriburu izango den Wroclauw poloniarrarekin edo koprodukzioren bat egitea eta beste ideia asko aurkezten ditu programan Tolosa-Donostia hautagaitzak, Ibai Uriarte, Tolosako alkatea…
Chengdun, batzarraren azken egunean, maiatzaren 31an erabakiko dute zein izango den 2016ko Txotxongiloaren Munduko Kongresu eta Jaialdiaren egoitza.