Itxi

Artea

Gasteiz

Juanjo Eguizabal "Ibiltaria"ren egilea zendu da

N. V. | EITB Media

Obra ikoniko horrez gain, beste lan batzuk ere sortu zituen Eguizabalek, hala nola "Indaptados" Cicatriz taldearen diskoaren azala.

  • "Ibiltaria"

    "Ibiltaria"

Juanjo Egiuzabal artista, Ibiltaria Gasteizko eskultura ezagunaren egilea, hil da, 61 urte zituela.  

Arka plazako estatua da bere lanik ospetsuena, baina Eguizabalek Txile kaleko Dolmena, Joxe Migel Barandiaranen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko eskultura, ere egin zuen.

Jaiotzako hainbat figura, Herodes eta Goiaingerua berbarako, ere berak egindakoak dira. Eskultoreak Herri maratoiaren aldeko omenaldia ere sortu zuen, gainera, Marco Ibañez de Mataucorekin batera.

Gainera, Eguizabal Freak Gasteizko punkaren aitzindari izan zen taldeko kidea izan zen, eta hainbat azal diseinatu zituen taldeentzat, tartean Cicatrizentzat.