Artea
Erakusketa
Mundua pantaila global baten bitartez ikusgai
Donostiako San Telmo museoak uda osoan bertan ikusgai izango dugun erakusketa aurkeztu du, "Pantaila globala" izenekoa. Pantailek gure bizitzan duten eragina aztertzen dute.
Donostiako San Telmo museoak uda osoan bertan ikusgai izango dugun erakusketa aurkeztu du "Pantaila globala" izeneko erakusketa.
San Telmo museoak, CCCBrekin, Centre de Cultura Contemporània de Barcelonarekin batera, ekoiztutako erakusketa da, eta bertan, pantailek gure bizitzan duten eragina aztertzen dute.
"Pantaila globala" erakusketak, oinarrizko ideia erradikal bat du abiapuntu. Pantaila guztiak (telefono, telebista, bideojoko eta gainerakoak), 150 metrotik gorako pantaila bakar batean integratzea eta horrela, nolabait esateko, pantaila mundu, eta mundua pantaila bihurtzeko prozesua lantzen du.
Bartzelonako Arte Garaikideko Zentrotik dator Donostiara "Pantaila globala" erakusketa. Esan behar da nolanahi ere, erakusketa hau, izen bereko proiektu handiago batean txertaturik dagoela. Hiru fasetan banaturik datorren proiektua da: sorrerako lehen fasea alde batetik, hortik sortu da erakusketa, eta erakusketaren ondokoa ere izango du "Pantaila globala" egitasmoak. Artxibo baten sorkuntzarekin eta laguntzaile eta sortzaile guztien ekarpenekin jarraituko du.
Datorren larunbatean zabalduko dute, eta Irailaren 30era arte izango dugu bertan ikusgai.