Artea
Lanen ostean
Arteleku, martxan berriro
1,8 milioi euroko galerak izan ziren. Gutxinaka-gutxinaka egunerokora itzultzen ari da eta programazio berria aurkeztu dute.
Donostiako Artelekuk ateak ireki ditu berriro ere, uholdeek eragindako txikizioa konpondu ostean. 1,8 milioi euroko galerak zenbatu dituzte. Pixkanaka egunerokora itzultzen ari dira eta gaur programazio berria aurkeztu dute.
Azaroko uholdeetan sekulako sarraskia izan zen Artelekun. Metro eta erdi igo zen ura eta barruko material asko hondatu. Baina urak ez zuen hemen biltzen diren artisten ilusioa eraman, eta zazpi hilabeteren ondoren Arteleku martxan da. Denbora honetan bertako artistek lan egiten jarraitu dute eta horren lekuko dira bertan erakusten diren artelanak.
Galerak 1,8 milioi eurokoak izan ziren eta mediatekako 40.000 erreferentzietatik 17 mila galdu ziren. Irailerako gaur hutsik dauden apal hauek berriro betetzea espero dute.
Artelekuren programazioa martxan jarriko da: kontzertuak, erakusketak, taillerak, etab. Eta gezurra badirudi ere, urak artea sortu zuen. Litografia batzuek nahi gabe lokatzetik pasatu ziren eta uraren arrastoa geratu zaie. Artelekun gertatutakoaren erakusgai dira.