Itxi

Artea

Erakusketa

Unamunoren alderdi ezezagunena, Bilbon, 50 marrazkiren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiak idazlearen 50 marrazki ditu ikusgai irailaren 14ra bitartean, Unamunoren heriotzaren 75. urteurrenean.

  • Unamunoren ilustrazioen erakusketa. Argazkia: EITB

    Unamunoren ilustrazioen erakusketa. Argazkia: EITB

"Miguel de Unamuno. Marrazkiak" izeneko erakusketak Unamunoren 50 marrazki ditu ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian, irailaren 14ra bitartean.

Salamankako unibertsitateak ekoiztu du erakusketa eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak inauguratu du, Josune Ariztondo Kultura diputatuarekin eta Ana Cuevas Salamankako unibertsitateko idazkari nagusiarekin batera, Miguel Unamunoren 75. urteurrena dela medio.

Ana Cuevasek esan duenez, pentsalariaren "alderdi intimoena" ikusi ahal izango dute bilbotarrek. Bilbon jaio zen arren, baina Salamankako unibertsitatean "errektore nabarmenena" bezala da ezaguna.

Erakusketa Salamanca hirian ikusgai izan da dagoeneko, arrakasta handiz, Cuevasek esan duenez, eta "pertsonengan eta keinuengan" zuen interesa deskubritzen du. "Bere munduko beste ikuspegi batzuk" ere ematen ditu aditzera. Bere aldetik, Iñaki Azkunak Bilboren eta Salamankaren arteko lotura nabarmendu du, "bilbotar unibertsala" elkarbanatzen badute, bi hirietako "pertsonaia ezagunenetariko bat" delako.

Hurbil zuena ilustratu zuen Unamunok eta bere senideen marrazkiak egiteaz gain, Traguntia lursailean zeuden animalien marrazkiak ere egin zituen: txakurrak, behiak, zezenak, zaldiak... gorputz osoa, profilez edo zatika marraztu zituen. Intsektuak ere marraztu zituen.

Erretratuei dagokionean, bere emaztea marraztu zuen Unamunok -emakume gutxi marraztu zituen-, baita bere semea eta bere burua ere, baina beste pertsonaia asko ere izan zituen protagonista: Jacinto Benavente literaturgilea eta Andres Segovia gitarrajotzailea, besteak beste. Halere, Unamunok gutxitan identifikatzen zituen marrazten zituen pertsonaiak.