Artea
41. edizioa
Ertibil Bizkaia erakusketak 18 sortzaile berriren lanak bildu ditu Bilbon
N. V. | EITB Media
41. edizioa duen erakusketa ibiltaria Getxora, Sestaora, Balmasedara eta Barakaldora ere iritsiko da.
-
Ertibil erakusketan parte hartuko duten hainbat artista
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltariak lurraldean lan egiten duten eta bertan bizi diren 18 sortzaile berriren lanak erakutsiko ditu Bilboko Rekalde aretoan. Ondoren, erakusketa Getxora, Sestaora, Balmasedara eta Barakaldora iritsiko da.
Hain zuzen, Ertibil Bizkaiak Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal eta Miel Oyarzabal artistak saritu ditu, eta horiekin batera beste hauen lanak ere aukeratu dituzte erakusteko: Imanol Abad Martinez & Imanol Exposito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro Gonzalez Oses, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olague, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernandez eta Amaia Santamaria Andres.
Erakusketa irailaren 17ra arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan, eta ondoren Getxoko Punta Begoñako galerietara eramango dute, urriaren 16tik azaroaren 5era. Sestaoko erakusketa aretoan azaroaren 6tik 17ra izango da, eta Balmasedako Horcasitas jauregian azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, 2023ko Ertibil Bizkaia Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.