Artea
'Zentzua eta iraunkortasuna'
Arte iragankorra, Lagako hondartzan
Erredakzioa
Nazioarteko hainbat artistek arte garaikidea jorratzen duten instalazioak sortu dituzte, eta 'Zentzua eta iraunkortasuna erakusketan' bilduta egongo dira lanok ikusgai.
-
Gunilla Klinberg suediarrak sortutako 'A Sign in the Space' lana.
Blanca Urgell Kultura sailburuak 'Zentzua eta iraunkortasuna' erakusketan biltzen diren instalazioetako bat aurkeztu du ostegun honetan Urdaibain.
Lara Almarcegui, Maider Lopez, Carlos Irijalba, Renata Lucas, Haegue Yang eta Gunilla Klinberg nazioarteko artistek arte garaikidea jorratzen duten instalazioak sortu dituzte, eta lan horiek guztiak 'Zentzua eta iraunkortasuna' izeneko bilduman izango dira ikusgai.
Ostegun honetan, Gunilla Klinberg suediarrak sortutako ‘A Sign in the Space’ lana aurkeztu dute. Artistak berak azaldu duenez, "Lagako hondartzan marea jaisten denean, kamioi-pneumatikoekin egindako izarren txantiloi grafiko bat grabatuko da hondarretan. Marea igotzen denean, berriz, marrazkia desagertu egingo da pixkanaka-pixkanaka". Hala, mareak eta eguneroko bizimoduak desagerraraziko duten artelana da Klinbergek sortutako.