Itxi

Artea

Hondarribian

Londreseko Royal Balleteko bakarlariak, euskal klasikoak taularatzen

Erredakzioa

Itziar Mendizabal hondarribiarrak Sustraiak han dituenak ikuskizuna aurkeztuko du ostiral honetan. Besteak beste, "Txoria Txori" eta "Lau Teilatu" doinuak bildu dituzte bertan.

  • Itziar Mendizabal dantzaria. Argazkia: Foto: itziarmendizabal.com

Londreseko Royal Balleteko hainbat bakarlarik eta Rambert Dance konpainiako zenbait kidek Sustraiak han dituenak ikuskizuna taularatuko dute ostiral honetan Hondarribian. Bertan, Itziar Mendizabal dantzari hondarribiarra ere egongo da.

Jaioterrira itzuli da Mendizabal, eta itzulera horrek izaera berezia izatea nahi du. Horretarako, ''klasikoegia izango ez den'' programa hautatu du dantzari ezagunak. Hala, ''Lau Teilatu" eta "Txoria Txori" doinu euskaldunak bildu dituzte ikuskizunean.

''Publikoa ikuskizunarekin identifikatu dadin'' era askotako doinuak jorratuko dituen errepertorioa hautatu dute, dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituena.

Zuricheko eta Leipzigeko balletetan aritu da aurretik Mendizabal, eta, orain, Londreseko Royal Balleten da. Nazioarte mailan izan handia duten bi dantza konpainia dira Londreseko Royal Ballet eta Rambert Dance konpainia, eta bertako goi mailako dantzari eta koreografoek parte hartuko dute Hondarribiako ikuskizunean.

Sarrerak ordu gutxitan agortu ziren.