Artea
Gipuzkoan
Eduardo Chillida omendu dute bere heriotzaren 10. urteurrenean
Erredakzioa
Hamar urte bete dira euskal eskulturgilea hil zenetik. Horren harira, artistaren bizitza eta obra omentzeko ekitaldiak hartu ditu igande honetan Hernaniko Chillida Leku Museoak.
Eduardo Chillida omendu dute igande honetan Hernaniko Chillida Leku Museoan, eskulturgilearen heriotzaren 10. urtemugan. Horrela, artistaren bizitza eta obra omentzeko hainbat ekitaldi prestatu zituzten. Horien artean, ekitaldi nagusiena Chillida deskribatzeko honen senitartekoek, ezagunek eta lagunek idatzitako testuak izango dituzte irakurgai.
Halaber, musikarako tartea ere izango da. Felipe Ugartek txalaparta emanaldia emango du, Iagoba Fanlok biolontxeloa joko du, eta Ainhoa Arteta eta Amancio Prada abeslariek bere ahotsak eskainiko dituzte.
126 lagunek idatzitako testuak
Data honen ospakizunaren harira, 'Cien palabras para Chillida' izenburuko liburua argitaratu du Chillida Fundazioak, Estatuko eta nazioarte mailako kulturako, arteetako eta zientzietako esparruetako hainbat lagunek idatzitako testuek osatutakoa.
Susana Chillidak sustatutako eta familia osoak babestutako proiektu honetan eskulturgilearen senitartekoek, lagunek eta ezagunek hartu dute parte. Guztira, 126 lagun izan dira 100 hitz idatzi dituztenak, Chillidaren obra gogoratuz edo artistak egindako ekarpenak gogoan hartuz.
Norman Fosterrek, John Bergerek, Elias Querejetak, Rafael Moneok, lvaro Sizak, Luis Arconadak edo Fernando Savaterrek, besteak beste, parte hartu dute ekimen honetan.
Eduardo Chillida omendu dute igande honetan Hernaniko Chillida Leku Museoan, eskulturgilearen heriotzaren 10. urtemugan. Horrela, artistaren bizitza eta obra omentzeko hainbat ekitaldi prestatu zituzten. Horien artean, ekitaldi nagusiena Chillida deskribatzeko honen senitartekoek, ezagunek eta lagunek idatzitako testuak izango dituzte irakurgai.Halaber, musikarako tartea ere izango da. Felipe Ugartek txalaparta emanaldia emango du, Iagoba Fanlok biolontxeloa joko du, eta Ainhoa Arteta eta Amancio Prada abeslariek bere ahotsak eskainiko dituzte.126 lagunek idatzitako testuakData honen ospakizunaren harira, 'Cien palabras para Chillida' izenburuko liburua argitaratu du Chillida Fundazioak, Estatuko eta nazioarte mailako kulturako, arteetako eta zientzietako esparruetako hainbat lagunek idatzitako testuek osatutakoa.Susana Chillidak sustatutako eta familia osoak babestutako proiektu honetan eskulturgilearen senitartekoek, lagunek eta ezagunek hartu dute parte. Guztira, 126 lagun izan dira 100 hitz idatzi dituztenak, Chillidaren obra gogoratuz edo artistak egindako ekarpenak gogoan hartuz. Norman Fosterrek, John Bergerek, Elias Querejetak, Rafael Moneok, lvaro Sizak, Luis Arconadak edo Fernando Savaterrek, besteak beste, parte hartu dute ekimen honetan.