Artea
Antzezlana
'Zoramenaren aldarria', igandera arte Trintxerpeko kaian
Zoroen itsasontzia igandera arte izango da Pasaian, 180 herrialdetan egon ostean.
Pasaiako portura bisitari bereziak iritsi dira: Zoroen Itsasontziaren tripulazioa, hain justu ere. 180 herrialdetan egon dira euren itsasontzian "Zoramenaren aldarria" antzezlana aurkezten, eta oraingoan geurean daude. Trintxerpeko kaian egongo dira asteburuan.
Antzerki herrikoi, barregarri eta iraultzailea egiten dute, abesti lizunak eta ohiko musikak nahastuz. "Zoramenaren Aldarria" gizarteak esaten dituen gezurrei buruzko satira da. Igandera arte antzeztuko dute Trintxerpeko kaian.
Duela 23 urte hasi zen konpainia etengabeko festa-bidaiarekin eta oraingoan Pasaiara heldu da, Donostia 2016rekin kolaboratzen.
Zoro-ontzia Pasaian bertan geratuko da negu osoan programazio kultural zabala eskaintzeko asmoz.