Itxi

Artea

Magia jaialdia

Dantza kamera geldoan, Magialdia jaialdiko izarra

Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiaren 24. edizioa aurrekontu murrizketek jota helduko da.

  • Magialdia 2011. Argazkia: EITB

    Magialdia 2011. Argazkia: EITB

Cie 14:20 konpainia frantziarraren "Levitation" ikuskizuna, Espainian oraindik ikusi gabekoa, da Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiaren, Magialdiaren, 24. edizioaren protagonista nagusia. Aurrekontu murrizketek jota helduko da jaialdia.

Irailaren 17tik 23ra egingo dute Gasteizko kaleetan eta bederatzi herrialdetatik etorriko diren 30 artista izango dira. 21 agertokitan arituko dira, besteak beste erakuslehioak, tranbia geltokiak, ospitaleak eta antzokiak.

"Levitation" da edizio honetako ikuskizun ikusgarri eta berritzaileena, jaialdiko antolatzaileek esan dutenez. Dantza garaikideko ikuskizuna dela adierazi dute, "kamera geldoan". Lehen aldiz izango da ikusgai Frantziatik kanpo.

Misterio handia dago zita horren inguruan, baina irailaren 22an, 18:00etan, izango da ikusgai, Principal Antzokian. Sarrerak 12 eta 18 euro bitartean daude eskuragarri.

Artmik (Frantzia), Tony Chapeck (Estatu Batuak), Mantas (Lituania) eta Les Chapeaux (Frantzia) magoak ere bertan izango dira. 25. urteurrena bete baino urtebete lehenago, murrizketa asko izan dira. Finantziazio pribatua eta publikoa duen arren, diru gehiena Udalak eskaintzen du eta iaz 227.000 euro bideratu bazituen, aurtengoan 110.000, eta hainbat ekitaldi bertan behera uztera behartu dituzte antolatzaileak.