Itxi

Artea

Inaugurazioa

Arma fabrika izatetik, kultur fabrika izatera

Milioi eta erdi euro inbertitu ditu Eusko Jaurlaritzak Gernikako Astra Lantegian eta orain herri ekimenak bere egin du gunea.

01:16
Arma fabrika izan zen eta orain kultur-fabrika da Gernikako Astra

Arma fabrika izan zen eta orain, kultur fabrika da Gernikako Astra lantegia. Herri ekimenak gunea bere egin eta gero, Eusko Jaurlaritzak milioi eta erdi euro inbertitu zuen berau erabat zaharberritzeko. Gaur herritarrek lantegi berritua ikusteko aukera izan dute.

Duela bi urte Gernikako Astra fabrika zaharraren eraikinak itxura eskasa zuen, eta orain, zaharberritu ostean, Liam Gillicken lanari esker Astra kreazio fabrikak aurpegi berria erakusten digu.

2005ean gazte batzuk eraikina okupatu zutenetik gaur arte, Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa dago tartean. Milioi terdi euro inbertitu eta gero, eraikinaren kudeaketa Gernikako 14 elkartek osatzen duten Astra koordinadoraren esku izango da.

Kultura fabrikaren ate irekitzea izan da gaurkoa. Han izan dira egitasmo hau bultzatu duten herritarrak,eta irekiera aurkeztu duen alkatea. Fabrika zaharberrituak, gure herriak bizi duen aldaketa irudikatu nahi luke.

Oraindik barruak hutsik daude, eta apur-apurka, bi mila eta seiehun metro koadroak, Astra koordinadoran dauden taldeak kultura ekimen eta ekitaldiz beteko dute. Sorkuntzarako ahalmena da muga bakarra. Eraikin aurrean dagoen gerra-gordelekua ere gaur bertan ireki dute. Bihartik aurrera talde bisitaldiak eratu dituzte