Itxi

Artea

15. urteurrena

Art After Dark 'edizio berezia' Guggenheimen, 15. urteurrena ospatzeko

Sesio berezia izango da gaur Guggenheim museoan, Capsula eta Arizona Baby taldeekin eta Chema Rey, Johann Wald, Madel eta James Holden DJekin.

  • Arizona Baby. Argazkia: EITB

    Arizona Baby. Argazkia: EITB

Art After Dark denboraldiari hasiera emango dio gaur gauean Guggenheim Bilbao Museoak, Atrioan eta aire zabalean izango den saio berezi batez.

Nazioarteko eta estatuko DJ onenetako zazpi izango dira arte eta musika saio berezi honetan, Museoaren 15. Urteurrena dela eta antolatutakoan.

Gaur (ostirala), Art After Dark denboraldiari hasiera emango dio Guggenheim Bilbao Museoak. Luxuzko saioa izango da; izan ere, Atrioan egiteaz gain, kanpoaldean ere, aire zabalean, izango dira talde eta DJak. Zazpi handik esku hartuko dute, hurrenez hurren, musika elektronikoan, teknoan, folkean eta nazioarteko rock psikodelikoan gailentzen direnak: Chema Rey+Javier Vielba DJs, Cápsula, Arizona Baby, Johann Wald DJ, Madel, Hernández eta James Holden.

20:00etatik goizaldeko 01:00etara bitartean, lau talde izango dira Museoko hegoaldeko urmaelean. Chema Rey eta Javier Vielba DJak rock onenaz betetako saioaz hasiera emango diote gaualdiari.

Arizona Babyk eta Capsulak rock Folk psikodelikoz beteko dute Museoko kanpoaldea. Johann Wald izango da azkena, Museoko hegoaldeko urmaeleko agertokian. Ezaguna da hainbat telebista-kateetan bideoak jartzeagatik, hala nola, MTVn, Cuatron eta TVEn. Hala ere, 12 urte daramatza estatuko klub eta jaialdi onenetan musika jartzen. Haren saioetan azken 50 urtetako pop alternatiboa da nagusi.

22:00etatik goizaldeko 01:00etara bitartean, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan ere izango dira emanaldiak, Art After Darken Special Edition honetan. Europako musika elektronikoaren eta teknoaren hiru irudi handi izango dira. Lehenbizi Madel-ek haren estilo moderno eta berezi-berezia ekarriko digu, sofistikazioz eta benetakotasunez betea. Pink Fever klubeko DJ, musikagilea eta ekoizlea da, eta tekno pop estiloko DJ estimatuenetako bat. Bigarren izango da Hernandez, musika elektronikoaren DJ miresgarria; Europako, Brasilgo eta Asia hego-ekialdeko klub onenetan egin du lan. SideFx disko-etxearen sortzaile da eta Marginal klubeko sustatzaile, Madeirako klub zoroenetakoa, The New York Times egunkariaren hitzetan.

James Holden, Border Community disko-etxe gogoangarriaren sortzaile, Atrioko saioari amaiera emango dio. Ekoizle eta nahasle handi da; oso eragin du eta asko berritu du musika elektronikoa. Mundu osoan laudatu dute ingeles hau, trebetasun handia baitu nahasteko, publikoa harritzeko eta edozein genero gainditzeko.

Aurretiko salmenta: 12€ publiko orokorra eta 8€ Museoaren Lagunak, BBKren bidez (ikus beherago). 2012ko irailaren 21eko 12:00ak arte soilik.
Txarteldegian: 15€ publiko orokorra eta 11€ Museoaren Lagunak, Museoko txarteldegian 2012ko irailaren 21eko 12:00etatik aurrera soilik.
Salgai BBK bidez: orotariko kutxazainak, 944 31 03 10 telefonoa eta webgunea (musika atala).