Artea
Ikuskizuna
'Eta bihar... zer?', bakea eta gerra ikuskizun erraldoi batean
Traspasos Kultur, Gaitzerdi eta Hortzmuga produktorek sortu dute ikuskizuna eta ostiralean eta larunbatean estreinatuko dute, doaneko sarrerarekin, eserleku kopurua bete arte.
"Eta bihar... zer?" ikuskizunaren bi funtzio egingo dira, ostiral eta larunbatean Miribillako Bilbao Arenan. Euskadi 2012 fundazioak bultzatutako lan honek bakea eta gerra hartzen ditu gai nagusitzat.
Jon Sistiaga, Mikel Reparaz, Maite Carrasco eta Hernan Zin gerra kazetariak izango dira istorioen narratzaileak. Gatazka lekuetan bizi izandakoan oinarrituz antzerkiari ahotsa jarriko diote. Modu horretan gerra batean egotea zer den jakingo du ikusleak, hori da asmoa.
Lehen aldiz Euskadiko hiru antzerki konpainiak parte hartzen dute. Sarrerak doakoak dira eta Euskadi 2012 fundazioaren webgunean, Bilboko edozein auzo-zentrotan edo Bilbo Arenan bertan eskuratu daitezke.
Traspasos Kultur, Gaitzerdi eta Hortzmuga produktoreak elkartu egin dira Euskadin inoiz antolatu den antzerki euskaldun handiena garatzeko. Proiektuaren izenburua Eta bihar... zer? da, eta Miribillako Bilbao Aretoan eskainiko da ostiral eta larunbatean arratsaldeko 20:30ean. Sarrera dohainik izango da, eserleku kopuru bete arte.
Lau gerra-erreportarik, Hernán Zinek, Jon Sistiagak, Mikel Ayestaranek eta Mayte Carrascok, kontalari lana egingo dute. Proiektuan 45 pertsonak eta 55 gaztez osatutako Gernikako Gaudeamus Korala abesbatzak esku hartuko dute, zuzenean. Bestalde, "Tambores de Paz" izeneko perkusio-ikuskizuna ere garatuko da, Ttukunak txalapartariek zuzendaritzari esker.
Aurten ‘2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ ospatzen denez, eta Gernika eta beste herri batzuk bonbardatu zituztela 75 urte bete direnez, ibilbide luzea duten Euskadiko hiru antzerki konpainia (Traspasos Kultur, Gaitzerdi Teatro eta Hortzmuga Teatroa) elkartu egin dira hitz egitetik eta eztabaidatzetik sortu den proiektu bati ekiteko, diziplina anitz uztartuko dituen arte proposamen bat elkarrekin eraikitzearen ondoriozkoa.
Apokalipsiko lau zaldunetan oinarritutako lau kontakizunek osatzen dute ikuskizunaren ardatz nagusia, indarkeriazko egoeran -indarkeria zuzena nahiz estrukturala- ematen diren 4 kontzeptu gisa ulertuta, hala nola: gerra, garaipena, gosea eta heriotza.
Proiektuan antzerki- eta dantza-ekintzak bateratzen -eta nahasten- dira, ikuskizunerako apropos sortutako musika-konposizio batekin eta Gernikako Gaudeamus Korala gazte abesbatzaren parte-hartzearekin batera. Aldi berean, eszena- eta musika-ekintza horiek eszenatokia osatzen duen kuboaren gainean proiektatutako ikus-entzunezko eta argazkigintzako sorkuntza-lanarekin osatzen dira. Eszena-ekintzaren, irudiaren eta hitzaren bitartez egoerak nabarmentzen dira, horietatik abiatuta ikusleak bere errealitateaz hausnartu eta jabetzeko.