Itxi

Artea

Saria

Blanca Portillo, Espainiako Antzerki Saria 2012

Madrilgo aktore eta zuzendariak "erronka eszeniko berriak onartzeko orduan izan duen" ausardiagatik jaso du saria. Epaimahaikideen ustez, "antzerkiak gizartearekiko duen konpromisoa defendatu du".

Blanca Portillo aktore eta zuzendari madrildarrak 2012ko Espainiako Antzerki Saria eskuratu du. 30.000 euroko diru-saria du. 

Madrilgo aktore eta zuzendariak "erronka eszeniko berriak onartzeko orduan izan duen" ausardiagatik jaso du saria. Epaimahaikideen ustez, "antzerkiak gizartearekiko duen konpromisoa defendatu du". Hainbat Max sari eskuratu ditu zuzentzen duen "La avería" antzezlanagatik. Gainera, "Antigona" aurkeztu du eta "La vida es sueño" aurkezten ari da.

1963an jaio zen Portillo eta antzerki munduan ibilbide oparoa du, Tomaz Pandur izenari lotua. Pandurren "Hamlet" antzezlanarekin jaso dituen hiru Max sarietatik bat eskuratu zuen. Animalario konpainiarekin "Marat-Sade" antzezlanean lan egin zuen.

Aktore eta zuzendariaren "ibilbide profesional oparo eta zabala" sari nahi izan dute. "Siete vidas" telesailean egin zen ezagun publiko zabalarentzat eta zinema munduan "Volver" pelikulan egindako paperagatik da ezaguna. Cannesen saria eskuratu zuen. "Siete mesas de billar francés" pelikulagatik Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Donostiako Zinemaldian.