Artea
WORLD PRESS PHOTO
Gerrak haur gazatarrengan izan duen ondorioei buruzko argazki batek irabazi du World Press Photo globala
Agentziak | EITB MEDIA
Irabazlearen irudia Gazako 9 urteko haur batena da. Israelek 2024ko martxoan egindako eraso batean bi besoak galdu zituen eta Dohara eraman zuten tratamendua jasotzeko.
-
Samar Abu Elouf, irudi irabazlearekin. Argazkia: EFE
Samar Abu Elouf argazkilari palestinarrak irabazi du World Press Photoren Urteko Argazkia saria, Israelek 2024ko martxoan egindako eraso batean bi besoak galdu zituen eta tratamendua jasotzeko Dohara eraman zuten 9 urteko haur baten irudiagatik.
Amsterdamen egoitza duen World Press Photoren fundazioak ostegun honetan iragarri duenez, Abu Elouf Qatarreko hiriburura ere eraman zuten, eta The New York Times egunkarirako Urteko Argazkia hartzea lortu zuen. Gerrak jendearen bizitzengan duen kostua eta argazki-kazetaritzak duen garrantzia aldarrikatzen du. Mahmoud Ajjour haurraren istorioa da, hain zuzen ere.
9 urteko umea larri zauritu zuten Israelek Gazan egindako eraso batetik ihesi zihoala, eta, ondorioz, bi besoak moztu zizkioten.
"Familiari laguntzetik itzultzen ari zela, leherketa batek beso bat kendu eta bestea mutilatu zion", azaldu du fundazioak, eta azpimarratu du "Mahmouden ametsa sinplea" dela: "protesiak lortu nahi ditu eta bere bizitza beste edozein umek bezala bizi nahi du".
2024ko abenduan, munduan 'per capita' ume anputatu gehien zituen Gazak. World Press Photoren 70. urteurrenaren aurkezpenean, Joumana El Zein Khoury zuzendari exekutiboak azpimarratu duenez, "artxiboa begiratzean", Mahmoudena bezalako "irudi gehiegi" daude.
"Garrantzitsuena da munduak istorio honen berri izatea, entzutea, eta jakitea Gazan dauden hainbat eta hainbat haur zauritu direla edo gorputz-adarren anputazioa eta familien galera jasaten ari direla. Ezin dituzte Gazan tratatu ospitaleak bonbardatu dituztelako, ezta Gazatik tratamendua jasotzeko irten ere, pasabideak itxita daudelako", azimarratu du Abu Elouf argazkilariak