Bertsolaritza
Heriotza
Joxe Agirre hil da
83 urte zituen bertsolariak. Astelehenean izango da hileta, Azpeitiko parrokian, 19:00etan.
-
Joxe Agirre. Argazkia: EITB
Joxe Agirre bertsolaria hil da, 83 urte zituela. Astelehenean izango da hileta, Azpeitiko parrokian, 19:00etan.
Oso bertsolari maitetua zen, izan ere, 60 urte baino gehiago eman zituen Euskal Herriko plazetan kantari. Xabier Euzkitzek, adibidez, gogoan ekarri du twitter bidez: "Joxe Agirre "Oranda" bertsolaria hil da, Izarraizko azeria. Basa eta zorrotza, bizia eta zuzena, arraza jakin bateko azken bertsolaria", esan du.