Bertsolaritza
Finala
Arkaitz Estiballes, Bizkaiko txapeldun
Bigarren aldiz eskuratu du txapela eta Igor Elortzarekin lehian izan da buruz-burukoan.
Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertso Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan izan den finalean, 4.000 lagun baino gehiagoren artean. Lehen aldiz, lau emakumezko eta lau gizonezko izan dira finalean eta azkenean gizonezko batek eskuratu du saria: Arkaitz Estiballesek, hain zuzen ere. Jon Lopategik jarri dio txapela.
Arkaitz Estiballesen eta Igor Elortzaren artean izan da lehian buruz-burukoan eta hasiera-hasieratik Joxe Agirre izan dute gogoan bertsolariek, gaur zendu baita 83 urte zituela.
Arkaitz Estiballes oso hunkituta ageri da Miribillako publikoaren aurrean, negar ere egin du. Hiru punturen aldea atera dio Igor Elortzari. Fredi Paiak, ordea, jarri du zutik Miribillako publikoa.
Puntuazioa:
Arkaitz Estiballes 899
Igor Elortza 896
Fredi Paia 506.5
Jone Uria 500
Onintza Enbeita 494.5
Miren Amuriza 490.5
Iratxe ibarra 485.5
Etxaun Lekue 474