Itxi

Bertsolaritza

Lizarran

Xabier Silveira irabazle, Nafarroako Bertso Txapelketaren lehen saioan

Erredakzioa

Lizarran izandako saioan, Silveira lesakarrak lortu ditu puntu gehien. Ondorioz, Etxarriko finalaurrekorako txartela eskuratu du. Igande arratsaldean, Aldatzen, izango da bigarren azken-laurdena.

  • Xabier Silveirak irabazi du Lizarran. Argazkia: Nafarroakotxapelketa.com

    Xabier Silveirak irabazi du Lizarran. Argazkia: Nafarroakotxapelketa.com

Xabier Silveira irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 41. edizioko lehen saioan. Lizarrak hartu du larunbat arratsalde horretan txapelketaren lehen azken-laurdena. Lesakarrak puntu gehien lortu ditu, ondorioz, Etxarriko finalaurrekorako txartela eskuratu du.

Lizarrako Gazteriaren Etxean giro paregabea izan da, izan da, azken bi urteetan ez da txapelketarik. 140 lagun inguru bildu dira bertan, bertsoz gozatzeko.  Horietako asko mozorrotuta joan dira hitzordura, herrian inauteria ospatzen ari zirelako.

Lizarrako saioaren sailkapena

1.Xabier Silveira

2.Erika Lagoma

3.Eneko Fernandez

4.Xabier Maia

5.Saioa Alkaiza

6.Josu Sanjurjo

Txapelketaren hurrengo hitzordua igande arratsaldean bertan izango da, Aldatzen izango baita bigarren azken-laurdena. Bertsozaleak Herriko etxean bilduko dira, eta honako bertsolari hauek izango dira oholtza gainean: Jon Barberena, Iñigo Olaetxea, Migel Mari Elosegi "Luze", Patxi Castillo, Iker Gorosterrazu eta Oskar Sanz de Acedo.