Bertsolaritza
Txapelketa
Gazteek Bizkaiko bertsolaritzaren agintea hartu dute
50 bertsolari gazte lehiatuko dira Igorren abiatuko den Bizkaiko bertsolarien BBK lehiaketan. Finala martxoaren 22an egingo dute, Bilboko Kafe Antzokian.
-
Txapelketako epaimahaia. Argazkia: EITB
50 bertsolari gazte lehiatuko dira Igorren abiatuko den Bizkaiko bertsolarien BBK lehiaketan. Bi hilabete iraungo du. Bizkaiko zazpi eskualdetako bertsolari gazteak arituko dira, 18 urtetik 24 urtera artekoak, baina bi adin mailatan banatuta. Finala martxoaren 22an egingo dute, Bilboko Kafe Antzokian.
Aurreko 20 edizioetan ikusi denez, gazteen sariketa honek goi mailako bertsolari asko eman ditu Bizkaian. Hala aitortu du lehen txapeldun eta orain epaimahaikide den Arkaitz Estiballesek.
Otsailaren 27an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Gazteen 21. sariketa. Zazpi eskualdetako bertsolari gazteak ariko dira lehian.
Arratia, Bilbo, Busturialdea, Lea Artibai, Enkarterri, Ipar Uribe eta Durangaldeko 45 bertsolarik parte hartuko dute bihar abiatuko den Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren 21. edizioan. Lehen sei taldeak hiru saiotan neurtuko dira, otsailaren 27an, martxoaren 5ean eta 6an, Igorre, Markina eta Zallan, hurrenez hurren. Finalerdiak martxoaren 12 eta 13an izango dira Durango eta Algortan eta finala berriz, martxoaren 22an, iluntzeko zazpietan Bilboko Kafe Antzokian. Bertsolariak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera, 18 urtetik beherakoak eta 19 eta 24 urte bitartekoak. Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen bertsolaritza arduradunaren arabera, gero eta gehiago dira gazte gazterik bertsotan hasten direnak.
Arkaitz Estiballes Bizkaiko bertsolari txapelketako irabazleak sariketa honen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Epaile lanetan arituko da aurten Estiballes.
Sariei dagokienez, bi talde finalisten artean 2.000 eurotik gora banatuko dira eta txapeldunak 1.260 euroko lehen saria jasoko du.