Publizitatea
Itxi

2013/03/11

15:02

Bertsolaritza

Finala

Abel Enbeitak jarriko dio txapela larunbatean Arabako irabazleari

Hauek dira izena: Asier Otamendi, Arabako txapelketan txapeldunena, Manex Agirre, azkenekoa jantzi zuena, Ruben Sanchez, Iñaki Viñaspre, Oihane Perez eta Jagoba Apaolaza.

0:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2013ko Arabako Bertsolari Txapelketaren Finala datorren larunbatean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalistak prentsaurrean azaldu dira gaur goizean. Hauek dira izenak: Asier Otamendi, Arabako txapelketan txapeldunena, Manex Agirre, azkenekoa jantzi zuena, Ruben Sanchez, Iñaki Viñaspre, Oihane Perez, bi aldiz txapeldun izana eta Jagoba Apaolaza, gazteena eta lehen aldiz finalista.

Aurtengo txapela Abel Enbeita bertsolari eta Arabako bertsolaritzaren aitzindariak jarriko dio irabazleari Finaleko saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Gasteizko Principal Antzokian.

Sarrerak internetez eskuratzeko Bertsosarrerak.eu atarian, bestela Gasteizko Amaia zentroan, eta baita larunbatean bertan finalaren egunean, Principal antzokiko lehiatilan.

Nafarroako txapelketa

Martxoaren 23an jokatuko da Nafarroako finala Iruñeako Anaitasuna kiroldegian, arratsaldeko bostetan hasita.
Finalistak hauek: Julio Soto, Xabier Silveira, Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Oskar Estanga. Julio Soto da aurreko bi txapelen irabazlea. Finalerako sarrerak jadanik salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;