Bertsolaritza
Txapelketa
Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013
Villabonan hasiko da eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. 14 saio izango ditu guztira.
-
Aurreko bertsolari finala. Argazkia: Alberto Elosegi
Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.
Azken bi urteotan egin diren herrialdetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolarik eman dute izena Txapelketan.
Bertsozale Elkartea orain dela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 17an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 26an, berriz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.