Itxi

Bertsolaritza

Bastidako saioan

Sustrai Colina Bertsolari Txapelketaren bigarren itzulirako sailkatu da

EITB.EUS

Bastidan izandako lehen finalaurrekoan garaile atera da urruñarra, 705,5 puntu lortuta.

1:38

Sustrai Colina Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren bigarren itzulirako sailkatu da zuzenean, larunbat honetan Bastidan izandako lehen finalaurrekoa irabazi ostean.

Urruñarrak 705,5 puntu eskuratu ditu, horren ondorioz, bigarren itzulian aritzeko txartela eskuratu du zuzenean. Gauzak horrela, Amurrioko saioan oholtzaratuko da berriz ere azaroaren 19an. Gainerako bertsolariek lehen itzuliko beste saioetan gertatzen denaren zain egon beharko dute.

Bastidan abiatu dira larunbat honetan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. 980 bertsozale inguru bildu dira udal kiroldegian saioa bertatik bertara jarraitzeko, giro paregabea sortuta.

Sailkapena

Sustrai Colina: 705,5 puntu

Igor Elortza: 703 puntu

Agin Laburu: 690 puntu

Jon Martin: 671 puntu

Jone Uria: 669 puntu

Nahikari Gabilondo: 600 puntu

Asteazkenean, Irunen

Zenbait bertsozalek gainera asteburu osoko plana egiteko baliatu dute gaurko saioa, atzotik hasita hainbat ekitaldi izan baitira herrian bertan: kantu poteoa, Plaza Irrintzika emanaldia eta noski, Arabar Errioxan egonik, upategietara bisita.

Gaurkoa amaituta, bigarren finalaurrekoa datorren asteazkenean izango da Irunen; hirugarren hitzordua, berriz, datorren larunbatean izango da, Maule-Lextarren.