Itxi

Bertsolaritza

Bertsolaritza Txapelketa

Aitor Sarriegik irabazi du Iruñeko finalaurrekoa

eitb.eus

Gaurko irabazleaz gain, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre arituko dira lehian abenduaren 17ko finalean.

1:20

Aitor Sarriegi izan da nagusi gaur arratsaldean Iruñean jokatu den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren finalaurrekoan, 698,5 puntu lortuta. Hala, abenduaren 17an BECen jokatuko den finalean arituko da. Sarriegiren batera, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre lehiatuko dira.

Gaurko saioari dagokionez, honela geratu da sailkapena: Aitor Mendiluze (696,5 puntu); Unai Agirre (696); Miren Amuriza (652); Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).

Zozketak erabakitako hurrenkeran, Miren Amuriza, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Unai Agirre aritu dira gaur bertsotan, Alaitz Rekondo gai-jartzaileak gidatuta.