Bertsolaritza
Asteburu honetan
Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren finala, Donibane Lohizunen
Erredakzioa
Iparraldeko lehiaketaren final handia hartuko du Donibane Lohizuneko Jai Alai Pilotalekuak. Bertan, zortzi bertsolari txapela lortzeko lehiatuko dira.
Bertsozaleentzako ezinbesteko hitzordua izango dugu asteburu honetan, Donibane Lohizuneko Jai Alai Pilotalekuak Iparraldeko Bertsolari Txapelketaren final handia hartuko baitu. Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko 2010eko Bertsolari Txapelketaren irabazlea larunbat arratsaldean emango dute ezagutzera.
Aurretik, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Joanes Etxebarria eta Xumai Murua bertsolariak ibiliko dira lehian. Puntu gehien lortzen dituenari Mixel Itzainak jantziko dio txapela saioaren amaieran.
Sarrerak salgai daude xilaba.net atarian, eta ohiko salmenta puntuetan: Zuberoan: Herri ekoizpena (Maule); Lapurdin: Elkar Megadenda (Baiona), Xuriatea (Hazparne), Krakada Bixkotxetegia (Itsasu), Tana (Ziburu), Xoko Ona (Azkaine), Xaia (Pausu); eta Nafarroa Beherean: Kalaka (Donibane Garazi).