Itxi

Bertsolaritza

Durangon

Onintza Enbeitia, Bizkaiko Txapelketako finalera

Erredakzioa

Durangoko finalaurreko irabazlea izan da, 545 punturekin. Hurrengo finalaurrea Amorebieta-Etxanon izango da, azaroaren 28an.

Onintza Enbeitia izan da irabazlea Durangoko Landako Gunean izan den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrean, 800 lagun ingururen aurrean. Xabat Galletebeitia, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuria eta Gorka Lazkano izan zituen aurkako.

Enbeitiaren moduan, beste bi finalaurreetako irabazleak ere zuzenean igaroko dira finalera eta gainerakoek puntuazioaren arabera izan dute horretarako aukera. Lehenengo saioa jokatu ostean, hau da, puntuen araberako behin behineko sailkapena.

Hurrengo finalaurrea azaroaren 28an izango da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan, 17:30ean. Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo "Abarkas" izango dira lehian. Sarrerak bizkaikotxapelketa.biz eta bertsosarrerak.eu webgunetan eskuratu daitezke.