Itxi

Bertsolaritza

Gasteizen

Kubako eta Uruguaiko inprobisatzaileak, bertako bertsolariekin

ETB

Mundu zabaleko ahozkotasunaren kultur ondarea ospatu nahi izan dute, Eusko Jaurlaritzak eratu duen 'Plazatik Plazera' ekimenaren barruan.

Inprobisazio edo bertso saio oso berezia egin dute gaur eguerdian Gasteizen. Hainbat bertsolari, repentista eta paiadore izan ditugu Arabako hiriburuko Santa Maria Katedralaren barruan.
Bat-bateko kanturako plaza berezia eratu dute Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolari euskaldunek eta Kubatik eta Uruguatik etorritako inprobisatzaileek.
Mundu zabaleko ahozkotasunaren kultur ondarea ospatu nahi izan dute horrela, Eusko Jaurlaritzak eratu duen ''Plazatik Plazera'' ekimenaren barruan.