Bertsolaritza
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Beñat Ugartetxea zuzenean sailkatu da BEC-eko finalera
Erredakzioa
Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian egindako saioa irabazi zuen eta abenduaren 18ko finalean egongo da.
Beñat Ugartetx gailendu da Gernika-Lumoko Jai-Alai frontoian egindako finalaurrean. Fredi Paia, Oihana Bartra, Gorka Ostolaza, Xabier Enbeita eta Joseba Artza bertsolariak ere aritu ziren abenduak 5 egindako saioan.
900 lagun inguru bildu ziren Gernika-Lumon eta 513ko puntuazioa eskuratu ostean, BEC!eko finalean izango da Beñat Ugartetx. Onintza Enbeita eta Miren Amurizarekin batera zuzenean pasatuko da finalera.Gainerako bostak puntuazinoaren arabera sailkatu dira: Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo eta Peio Ormazabal.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 18an izango da Barakaldoko BEC! erakustazokan, 17:30etan.Finalari buruzko prentsaurrekoa datorren abenduaren 13an egingo dute, 11:30etan, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
Finalera joateko sarrerak salgai daude dagoeneko. www.bizkaikotxapelketa.biz webgunean edota www.bertsosarrerak.eu webgunean. Durangoko azokan ere egongo dira salgai, Bertsozale Elkarteko erakusmahaian.