Publizitatea
Itxi

2018/06/08

10:47

Bertsolaritza

Iruñean

Euskal Herriko eta Marokoko kantu inprobisatuak, batuta

eitb.eus

Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantaerako inprobisatzaileak emanaldia eskainiko dute astelehenean, ekainak 11, Iruñean.

  • Lujanbio

    Lujanbio

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Astelehenean, ekainak 11, Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantu inprobisatuko artistak emanaldia eskainiko dute Kondestable jauregian, Iruñean. Mahai-ingurua izango da lehenago, bi sortzaileokin eta gaian aditu diren ikertzaileekin, Asier Barandiaranekin eta Sarali Ginstburgekin.

Mintzola Ahozko Lantegiak azaldu duenez, arabiera-gaztelania eta euskara-gaztelania itzulpen zerbitzua izango da.

Egungo bertsolari txapelduna Latifa Laaroussiarekin arituko da kantuan. Xauen Marokoko herrian jaio zen Laaroussia, eta, aitaren debekuaren ondorioz, jendaurrean kantuan egiteko bere ametsa egia bihurtzeko pixka bat itxaron behar izan zuen, umetatik kanturako zaletasuna zuen arren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena