Itxi

2018/11/29

12:57

Bertsolaritza

'Buruz buru'

Bertsolariak, beste sortzaileekin parez pare

eitb.eus

Lanku etxeak ‘Buruz buru’ proiektua aurkeztu du, bertsolariak eta beste sortzaile batzuk “jolasean” jarri izanaren emaitza zazpi liburukitan biltzen duen lana.

  • Proiektuan parte hartu dutenetako batzuk, aurkezpenean

    'Buruz buru' lanean parte hartu dutenetako batzuk, gaurko aurkezpenean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Igor Elortza eta Joseba Sarrionandia; Uxue Alberdi eta Danele Sarriugarte; Julio Soto eta Gorka Urbizu; Nerea Ibarzabal eta Eneko Sagardoy; Andoni Egaña eta Ruper Ordorika; Onintza Enbeita eta Maite Berriozabal; eta Manex Agirre eta Ilaski Serrano. Zazpi bikote horiek paper zuriaren aurrean bildu ditu Lanku etxeak, “Buruz buru” liburua argitaratzeko.

Zazpi bertso­lariak kultur adierazpide desberdinetako ordezkariekin batu dituzte, bat-bateko erregistro errimatu eta neurtua alde batera utzita, proiektu honetarako batutako bikotekideak proposatutakoari hitz lauz erantzuteko.

Denetariko testuak sortu dituzte bikoteek, Gorka Arrese editore dela, argitaratzaileek azaldu dutenez: “Abiapuntu adina estilorekin egingo du topo irakurleak, atal batetik bestera doan heinean; narraziotik gertuago daude batzuk, saiakeratik bes­teak”.

Testuekin batera, Malen Amenabar ilustratzaile eta bertsolariaren irudiak agertuko dira, kutxa baten eta zazpi liburukitan aurkeztuta agertuko den lanean.

Buruz buru

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;