Itxi

Bertsolaritza

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala

EITB.EUS

Muxikako bertsolaria 843,5 punturekin gailendu zaio Etxahun Lekueri buruz burukoan. Giro paregabeaz gozatu dute 4.350 bertsozalek Bilbao Arenan izandako finalean.

3:33
Onintza Enbeita.

Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, larunbat arratsalde honetan Bilbao Arena polikiroldegian izandako finalean. Muxikako bertsolaria 843,5 punturekin gailendu zaio Etxahun Lekueri buruz burukoan.

4.350 bertsozale elkartu dira Bilbao Arenan larunbat arratsalde honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean, eta giro paregabeaz gozatu dute.

Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Etxahun Lekuek eta Onintza Enbeitak lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz burukoan. Azkenean, Enbeitak jantzi du txapela Jon Enbeitaren eskutik.

Sailkapena

  1. Onintza Enbeita Maguregi 843,5 puntu
  2. Etxahun Lekue Etxebaria 814,5 puntu
  3. Xabat Galletebeitia Abaroa 493 puntu
  4. Jone Uria Albizuri 489 puntu
  5. Nerea Ibarzabal Salegi 489 puntu
  6. Miren Amuriza Plaza 486,5 puntu
  7. Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' 463,5 puntu
  8. Aitor Bizkarra Ruiz 461,5 puntu

ETXAHUN LEKUE BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA EITB 1280X720

Etxahun Lekue. Argazkia: EiTB

Gai emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga eta Maite Berriozabal Berrizbeitia aritu dira. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.