Bertsolaritza
Principal Antzokian
Arabako Bertsolari Txapelketako final handia, larunbatean, Gasteizen
Erredakzioa
Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal igoko dira oholtzara.
Larunbatean, apirilak 2, Arabako Bertsolari Txapelketako final handia egingo dute Gasteizko Principal Antzokian. 17:30etik aurrera, Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal igoko dira taula gainera.
Gai-jartzaile lanetan Idoia Beitia arituko da, eta Lierni Altuna izango da finaleko aurkezlea. Hodei Lopez de Arkaute, Patxi Aizpurua, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Iker Elexpuru izango dira epaileak.
Sarrerak salgai dira bertsosarrerak.eu atarian eta honako salmenta puntu hauetan: Gasteizko Amaia zentroa, Laudioko Ilargi taberna, Amurrioko Txokogorri taberna, Aguraingo Txirrita liburu denda. Egunean bertan Principal Antzokian ere erosi ahal izango dira.
Otsailean ekin zioten 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketari, eta, bost kanporaketa eta hiru finalerdiren ondoren iritsi dira sei bertsolariak Gasteizeko final handira.