Publizitatea
Itxi

2019/07/16

14:37

Bertsolaritza

Txapelketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an hasiko da, Oñatin

eitb.eus

Finala abenduaren 14an izango da, Donostian, guztira 48 bertsolarik 15 saio jokatu eta gero.

  •  Saroi Jauregi Pili Legarra Maria Jose Telleria

    Saroi Jauregi, Pili Legarra eta Maria Jose Telleria, gaurko aurkezpen prentsaurrekoan

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an Oñatin hasi, eta abenduaren 14an bukatuko da, Donostian, Donostia Arenan (Illunbe).

Hiru hilabeteko epean, 48 bertsolarik 16 saio jokatuko dituzte: 7 final-zortziren, 5 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala.  Maiatzean jokatutako sailkapen fasean, 34 bertsolarik lortu zuten Txapelketarako txartela, eta horiei postua aurrez bereganatuta duten 14 bertsolari batuko zaizkie.

Saioetako sarrerak irailaren 2an jarriko dituzte salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena