Itxi

Bertsolaritza

Bertso Eguna

Bertso Eguna, gaur Aramaion

eitb.eus

Egitarauko puntu nagusia bertso bazkari laukoitza da, urtarrilaren 18an. Lau otordu prestatu dituzte, bina bertsolarirekin.

  • 2019ko Bertso Eguna

    Iaz Barañainen egin eta gero, Aramaion izango da aurten Bertso Eguna

Bertso Eguna Aramaion izango da 2020an, urtarrilaren 18an, eta bertso bazkaria izango da, antolatzaileek aurreratu dutenez, egitarauko plater nagusia. Lau otordu izango ditu aukeran zaleak: Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira Ehiztari txokoan; Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe Izarra elkartean; Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso izango dira Uribarriko elkartean; eta Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre Zabolako elkartean. Txartelak eskuragai daude urtarrilaren 10era arte www.bertsosarrerak.eus atarian, 20 euroren truke.

Lehenago, 12:30ean, bertso ibilbide gidatua egingo dute Aramaioko kaleetan zehar, gidari direla Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa.

Bazkariaren ondotik, Urola erdiko trikitilariek emanaldia eskainiko dute, 19:00etatik aurrera.