Bertsolaritza
Gipuzkoako Txapelketa
Tolosak hartuko du Bertsolaritza Txapelketaren azken finalaurrekoa
Erredakzioa
Beñat Gaztelumendik finalerako postu bat irabazi du, Arrasateko finalaurrekoan garaile atera ostean. Igande honetan, Tolosak hartuko du bigarren finalaurrekoa.
-
Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketaren aurkezpena. Argazkia: EITB
Beñat Gaztelumendik finalerako postu bat irabazi du, Arrasaten izandako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoan garaile atera ostean. Igande honetan, Tolosak hartuko du bigarren finalaurrekoa.
Gaztelumendik 490,5 puntu lortu ditu lehen finalaurrekoan eta horrela, Gipuzkoako Txapelketako finalerako sailkatu da. Horrela geratu da bertsolarien sailkapena: Agin Rezola (486), Alaia Martin (482), Felix Zubia (479,5), Iker Zubeldia (465) eta Iban Urdangarin (438).
Igande honetan, berriz ere, hitzordu berria izango dute bertsozaleek. Horrela, Tolosako Usabal Kiroldegiak bigarren finalaurrekoa hartuko du. Bertan, Beñat Lizaso, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Nerea Elustondo eta Iñigo Izagirre bertsolariak lehiatuko dira.
Hirugarren eta azken finalaurrekoa datorren abenduaren 4an izango da, Hernaniko Galarreta kiroldegian. Egun horretan, oholtza gainean, Jokin Uranga, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzisidor eta Jon Martin izango dira.
Final handirako sarrerak, oraindik salgai
Abenduaren 18an Donostiako Ilunbe zezen-plazan jokatuko den Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketaren finalerako sarrerak oraindik salgai daude, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Dagoeneko 3.000 sarreratik gora saldu dira eta salmenta-erritmoa ikusita, sarrerak ahalik eta azkarren erosteko aholkua eskainitu du Bertsozaleen Elkarteak. Sarrerak Interneten bidez eskura daiteke (Txapelketako webguneko sarreren atalean), Gipuzkoako hainbat herritako ohiko saltokietan eta finalaurrekoetako saioetan izango diren Gpuntua-Denda txokoetan. Sarrerak 8-18 euro bitartean eros daitezke.